Aurrekontuak gehiengo osoz onartu dituzte

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuaren 2023rako aurrekontu proiektua onartu zuen, atzo, Espainiako Kongresuak. EAJren sei diputatuek eta EH Bilduren bostek PSOEk eta Podemosek osatutako koalizio gobernuak aurkeztutako proiektua babestu zuten. Proposamenak nahikoa zuen gehiengo soilarekin, 176 botorekin, baina gehiengo osoa aise gainditu zuen, 187 boto jaso zituen eta. ERCk eta PDeCATek ere alde bozkatu zuten.

Behin Kongresuko tramitazioa bukatuta, proiektua Senatura bidaliko dute. Testuari zuzenketak egiten badizkiote, atzera kongresura itzuliko beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.