PRODUKTU BERRIAK

2020ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Sagardo naturalaz eta sagar ozpinaz gain, urteak dira Euskal Herriko hainbat sagardogile produktu berriekin esperimentatzen hasiak direla. Jarraian, jada merkaturatu dituzten batzuk.

Zaporetako sagardoa. Ameriketako Estatu Batuetan ohikoagoak dira mota horretako edariak, freskagarrien modukoak. Sagarren zaporea bestelakoekin nahastuz lortzen da: laranja, limoia, anisa, muxika...

Izotzezko sagardoa. Ekoiztean, sagarrak izoztu eta prentsatuta edo sagar muztioa izoztuta lortzen da. Edari gozoa da, aperitiborako edo postrerako egokia.

Suzko sagardoa. Izotzezkoaren antzekoa, hotza beroarekin aldatzen da muztioan azukre kontzentrazioa lortzeko.

Sagardo aparduna. Cavaren eta xanpainaren antzekoa da. Botilan egiten du bigarren hartzidura, eta 24 hilabetez ontzen da.

Apfelwine-a. Alemanian eta Austrian ekoizten den sagardoa, sagar garratzekin egina. Ardo zuriaren tankerako edari bat da.

Likoreak. Mota eta zapore ezberdinetakoak ekoizten dira. Destilatutako sagardotan sagarra mazeratuz edo sagardoa destilatuz lortzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.