'ARMIARMA'-REN TAMAINA ZENBAKITAN

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Literaturaren Zubitegia euskalliteraturaren entziklopedia bat da. 1.014 idazleren 4.853 bibliografia datu ematen ditu; baita ere, 5.917 kritika eta 7.340 esteka.
Euskarari Ekarriak gunea munduko literaturaz arduratzen da. Euskaratutako 1.455 idazleren 3.792 lan zerrendatzen eta ordenatzen ditu, eta askoren testuak sarean eskaini.
Kritiken Hemerotekak hedabideetan argitaratzen diren literatura kritikak jasotzen ditu. Denera 7.752 daude, horietatik 1.082 BERRIAn argitaratu izandakoak, eta 505 Euskaldunon Egunkaria-n.
Klasikoen Gordailuak gure literaturako liburu klasikoak eskaintzen ditu osorik, 1545etik 1950era bitarteko 210 inguru idazlerenak.
Literatur Aldizkarien Gordailuak XX. mendeko 29 agerkari garrantzitsuenak bildu ditu. Denera 451 ale eta 10.000 artikulu.
Euskal Prentsaren Lanak gunean bederatzi agerkariren euskal orriak daude, ia 60 urteko prentsa artikuluen bilduma, 1887tik 1944ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.