Egunean Behin jokoaren lau zuzeneko egingo dituzte, gaurtik hasita

Edurne Azkarate aurkezlea. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Zuzeneko saioen emanaldi sorta bat antolatu du ekainerako Egunean Behin jokoak. Aurreko zuzenekoetan parte hartzeko, sailkapeneko lehen postuetan egon beharra zegoen, baina, oraingo honetan, parte hartzaile guztiei irekita egongo da —aplikazioa eguneratua izan beharko dute jokalariek—. Gaur bertan izango da sorta horretako lehen zuzenekoa; Edurne Azkarate aktoreak egingo ditu aurkezle lanak Youtuben. Parte hartzaileek aplikazioa zabalik izan beharko dute. 21:30ean hasiko dira, eta Azkaratek asteazkenero gonbidatu bat izango du harekin jarduteko —gaur Antton Telleria Gazteako esatari eta ETB1eko Gure kasa-ko aurkezlea izango da—. Ekoizpenaz Hiru Damatxo arduratuko da, apirileko zuzenekoetan bezala. Oparien artean, Elkarren erabiltzeko bonuak egongo dira. Lau aste iraungo du zuzenekoen denboraldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.