Albistea entzun

Nafarroaren Eguna

Eguna handian, Osasunari omena

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren emanaldia eta urrezko dominaren banaketa izango dira gaurko ekitaldi nagusiak. Partaidetza prozesu baten ostean, Osasuna futbol taldeak jasoko du sari nagusia, «nafar guztien gizarte eta lurralde kohesiorako egindako ekarpenagatik».
Urrezko Domina banatzeko ekitaldia, iazko abenduan, Nafarroako Jauregian.
Urrezko Domina banatzeko ekitaldia, iazko abenduan, Nafarroako Jauregian. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Badira egun batzuk Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldiak hasi zituztenetik, baina gaur izango da egun handia. Besteak beste, Nafarroako Urrezko Domina banatzeko ekitaldi instituzionala egingo dute, 12:00etan hasita. Osasuna futbol taldeak jasoko du, Maria Txibite lehendakariaren eskutik, «nafar guztien gizarte eta lurralde kohesiorako egindako ekarpenarengatik». Hala, 1982az geroztik Nafarroako sari nagusia jaso duten 37 pertsona edo erakunderen zerrendan sartu da Osasuna. Iaz ehun urte bete zituen taldeak.

Laugarren urtez jarraian, erakunde eta herritar guztiek izan dute hautagaitzak aurkezteko aukera, eta hainbat izen jaso ostean, epaimahaiak horietako hiru proposatu zituen sarirako: Aspace elkartea, Juan Miguel Gil Jaurena zirujaua eta Osasuna futbol taldea —areto futboleko Xota taldeak aurkeztu zuen haren hautagaitza—. Saria arrazoitzeko dekretuak honela dio: «Osasuna Nafarroako gizartearentzat kirol erakunde bat baino zerbait gehiago izan da eta da. Sentimendu horrek nafar guztien gizarte eta lurralde kohesioari laguntzen dio, aniztasuna eta pluraltasuna ezaugarri dituen foru komunitatean».

Fatxada, pantailatzat

Nafarroaren Egunaren harira antolatutako gainerako ekitaldiei dagokienez, berrikuntza nagusi bat dago: Nafarroako Jauregiaren fatxada pantailatzat hartuko dute, ikus-entzunezko edo mapping bideoen proiekzioak egiteko. Horietan, pertsonaia ospetsuek Nafarroako paisaiak zeharkatzen dituzte. Gaurtik etzira bitartean izango dira emanaldiak, 19:00etatik 20:00etara.

Ohi bezala, musikarik ere ez da faltako Nafarroaren Egunean. Hainbat herritan izango dira abesbatzen eta musika banden kontzertuak, baina Iruñeko Baluarte Jauregian izango da hitzordu nagusia: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldia egingo du, 19:00etatik aurrera, Jesus Etxeberria zuzendariaren gidaritzapean. Egitaraua nafar musikariek egindako lanekin osatuko dute osorik. Zehazki, Jesus Garcia Leozen, Tomas Asiainen, Agustin Gonzalezen, Fernando Remacharen, Emilio Arrietaren eta Joaquin Larreglaren piezak joko dituzte. Horrez gain, atzerritar jatorriko musikari talde batek ere parte hartuko du kontzertuan, elkarrekin interpretatuko baitute Nafarroako ereserkia. Haren partitura Nafarroako migratzaile kolektiboen musika tradizioetara eta kultur instrumentazioetara egokituko dute.

Atzerrian bizi diren nafarrak ere ez dituzte ahaztu nahi. Nafarroa beti zurekin lelopean, atzerriko hainbat Nafarroako etxetara joango dira, eta kanpoan bizi eta lan egiten duten gazteen agurrak jasoko dituzte Facebook eta Instagram sare sozialen bidez. Telebista formatuko saioa izango da, eta Nafarroako etxeen webgunean eta Nafarroako Gobernuarenean ikusi ahal izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Sare sozialetan martxan dute Nafarroari buruzko lehiaketa bat ere, eta 500 euroko balioa duten Nafarroako produktuz osatutako saskia izango da saria.

'Gora Gora Fest', 51 herritan

Euskarabideak ere duela aste batzuk hasi zituen Euskararen Egunerako antolatutako jarduerak, azaroaren 5ean, zehazki. Gora Gora Fest 2021 izenburuarekin, antzezlanak, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta abar izango dira 51 herritan, abenduaren 12ra bitartean. Batik bat haurrei eta gazteei begira daude prestatuta ekitaldiak. Aurrez aurrekoak izango dira jarduera horietako ia guztiak, baina egongo dira online bidezko hiru ere.

Antolatzaileen esanetan, Nafarroako eremu guztietara iritsiko da Gora Gora Fest, eta herri txikietan ere ikuskizunak egiteko ahalegin berezia egingo dute, oro har, kultur eskaintza murritzagoa izan dezaketelako horiek. Era berean, euskararen presentzia murritzagoa den tokietara eraman nahi izan dute egitasmoa. Hain zuzen ere, hori dela zikloaren helburua esan dute: eskola bidez euskara dakiten belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak eskaintzea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©BERRIA

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...