BA AL ZENEKIEN...

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
...peñek ikerketa batzordea osatu zutela?

Zezen plazan, polizien jomugan izan ziren peñak, eta zaurituen artean hainbat peñakide izan ziren. Gainera, Iruñeari eta festei eraso egin zitzaiela uste zuten, eta horregatik osatu zuten batzordea. Txostenak Así fue (Horrela izan zen) izenburua hartu zuen, eta, gaur-gaurkoz, uztailaren 8ko gertaerei buruzko kontakizunik fidagarriena da.

Zer jaso zuten txostenean?

Gertaerak laburbildu, bertako zein nazioarteko egunkariek ziotena jaso, frogak bildu, argazkiak jaso,Poliziaren irratietako edukiak kaleratu, lekukotzak idatzi, kaltetuekin eta zaurituekin egon, ondorio ekonomikoak zenbatu...

Zer zioen polizien irratiak?

Mezuetako bat egin da batez ere oso ezaguna, han entzuten delako agindu hiltzailea, Vulcano 2 poliziak egindakoa: «Prestatu arma guztiak, eta tiro egin indar guztiz. Inor hilez gero ere, berdin du». Beste batek ohartarazi zion kontuz ibiltzeko zer esaten zuen irratian: «Ea, Vulcano 2, kontuz diozunarekin, esan justu esan beharrekoa. Eta ez zaitez pasatu». Vulcano 2 sutan zegoen: «Eta hemen diren 200 edo 300 putaseme handi hauek egiten ari zaizkigunari aurre egin! Geldiarazi eskura dituzuen prozedurekin!».

Eta German Rodriguezi buruz zerbait esan zuten?

Une batean, zera esan zuen polizietako batek: «Sekzioetako batzuetan, joan-etorri bat egin. Bestea utzi diputazioan, eta garbitu 200-300 umeak iragan diren eremu hori, baina ez ukitu gizon hori hilda erori zen tokian dagoen pankarta».

Zer gehiago da adierazgarria?

Polizia batek zera esan zuen: «Gobernadorearekin [Ignacio Llano] eta teniente koronelarekin hitz egin du Segrek». Irratiaren bestaldean zen poliziak berriro ohartarazi zion «izenik ez aipatzeko irratian». Eta besteak, burlaz erantzun: «Kartzelan ikusiko dugu elkar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.