MUGARRIAK

2022ko urriaren 7a
00:00
Entzun
1963
Elgoibarko Izarra elkartea eratu zuten, ikastola eta euskal kultura sustatzeko.

1981
Ttipi-Ttapa aldizkaria sortu zuten Nafarroan, herri komunikabideetan aitzindaria

1983
AED Arrasate Euskaldundu Dezagun euskara elkartea sortu zuten.

1991
Soziolinguistikari buruzko Adorez eta atseginez mintegia, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx-en oinarri teorikoaren gainean hausnartu zuten.

1997
Euskara Elkarteen Topagunea federazioa sortu zuten, hainbat elkartek sustatuta.

2001
Topagunearen lehen jardunaldiak Gernikan, Euskara elkarteen kudeaketaz izenpean. Egun, Topaldia izenez egiten ditu.

2011
Topaguneak lehen kongresua egin zuen. Euskaldunon elkarteen oinarriparrak dokumentua onartu zuten bertan, hurrengo urteetarako bide orria.

2012
Bigarren kongresua egin zuen Topaguneak, eta Euskaldunon elkarteen oinarriparrak dokumentuan ezarritako helburuak erabaki zehatzagoetara eraman zituen: izen aldaketa, finantzaketa, euskara elkarteen federazio izaera mugimendu bilakatzea... Urte horretan sortu zen, halaber, Tokikom herri komunikabideen bateragunea.

2015
Mugimendu euskaltzalearen azterketa egiteko elkartu zen Topalabe taldeak Berrikasi eta berrrikusi dokumentua plazaratu zuen. Euskalgintza ziklo aldaketan zegoela esan zuten, eta ziklo berrirako zenbait gako proposatu zituzten.

2018
Euskaraldia ariketa sozialaren lehen aldia egin zen Euskal Herri osoan, Euskaltzaleen Topaguneak, erakunde publikoekin eta euskalgintzako beste eragileekin batera antolatuta. 225.000 lagunek parte hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.