ALDAGAI SOZIALAK

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Haurren osasuna konfinatuta azterlana ere kalean da. 3-12 urte arteko umeen egoerari so ondu dute EHUko Opik ikerketa taldeak, Bidegintzak eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateak. Hainbat datu:

%25
BALKOI EDO ANTZEKORIK EZ DUTEN HAURRAK

Etxe txikietan, balkoi-eta antzekorik gabekoetan, gogorragoa da konfimanendua; ikerketaren arabera, halakoetan bizi dira umeen %25. Argi naturalik ez dute etxean %9,2k. Datu horiek estu lotuta daude sendien egoera ekonomikoarekin. Zailtasun handiak dituzten sendietan, %24,6 dira argi naturalik gabeak; oparoenetan, berriz, %3,7.

%24,9
PANTAILEISO SEI ORDU PASA DAUDEN UMEAK

Haurren %24,9k egunean sei ordu baino gehiago egiten dituzte pantailen aurrean, orain, konfinamendu aroan. Gurasoen ikasketa mailak eragin agerikoa du datu horretan. Unibertsitate ikasketak dituztenen etxeetan, %18 dira horrenbesteko tartea pantailen aurrean egiten duten umeak; ikasketa maila apalak dituztenetan, berriz, %37,7.

%20
IA ARIKETA FISIKORIKEGITEN EZ DUTEN UMEAK

Ikerketaren arabera, haurren %20k ez dute ariketa fisikorik egiten itxialdi aro honetan. Ikasketa maila apaleko gurasoen etxeetan, %26 dira; goi mailako ikasketak dituztenen artean, koska bat beherago dago datua: %16,9 dira.

%90
ONDORIOEZ JABETZEN DIREN PROFESIONALAK

Ikerketak jasoak ditu umeen arloko profesionalen iritziak ere: %90 jabetzen dira egoerak haurren artean dituen ondorio txarrez. %76k onartu dute eragina oso ezberdina izango dela sendien egoera sozioekonomikoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.