EAJ, EH Bildu, Udalbiltza eta LAB Diadan izango dira bihar

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko irailak 10
Euskal Herriko ordezkaritza handia joango da bihar Bartzelonara, Diada egunera. EAJk jakinarazi duenez, gaurtik bertatik Katalunian izango dira Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea zein Iñaki Goikoetxea EBBko kideak, egunaren harira antolatu diren ekitaldi instituzionaletan parte hartzeko.

EH Bildutik, Pello Urizar, Pernando Barrena, Amaia Agirresarobe eta Iñaki Irazabalbeitia joango dira Diadara, besteak beste. Kataluniako herritarrak zein instituzioak zoriondu ditu koalizioak, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko erakutsi duten determinazioagatik, eta hartutako bidean babes osoa adierazi die.

Ez hori bakarrik. EH Bilduk dio Espainiako Gobernuak Kataluniako galdeketa debekatuko balu euskal herritarrek ere erantzun egin beharko luketela. Asmo horrekin ari da lanean. Eragileekin harremanetan jarriko da, eta «herri gisa» erantzun bateratua emateko proposatuko die. Maribi Ugarteburuk erabakia arrazoitu du: «Katalunian ixten duten atea guri ixten diguten bera da. Mehatxu antidemokratikoen aurrean Kataluniari babesa ematea geure burua babestea da».

Erantzunak «artikulatu»

«Katalunian jasotzen ari diren ezezkoaren inguruan erantzunak artikulatu behar dira Euskal Herritik», esan du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak ere.

EH Bildu Edinburgora ere joango da, Eskoziak erreferenduma egingo duen egunean. Hilaren 18 berean, Euskal Herrian mobilizazioak egingo ditu erabakitzeko eskubidearen alde, eta Eskoziako ikurrak jarriko ditu udaletxeetan. Horrez gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko mozioak aurkeztuko ditu udaletan.

Udalbiltza ere joango da bai Kataluniara bai Eskoziara, Diadako mobilizazioa eta erreferenduma babestera. Gaur bertan joango dira Kataluniara Udalbiltzako ordezkariak, eta AMI Kataluniaren independentziarako udalen elkartearekin bilduko dira.

LABeko Ainhoa Etxaide Diada eguneko ekitaldi nagusian izango da, eta ondoren CUPek antolatu duenean ere bai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna