Gaztelugatxen autoen aparkalekua handitzea kritikatu dute ekologistek

Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Ekologistak Martxan taldeak kostaldearen egoera aztertu du, eta bi egitasmo saritu ditu aurten Bandera Beltzekin: Gaztelugatxeko Donieneko aparkaleku proiektua (Bizkaian) eta Donostiako Santa Klara uhartea gune turistiko bihurtzeko «asmoa». Game of Thrones grabatzeko erabili zutenetik Gaztelugatxeko ingurua turistifikatuegi dagoela uste du: «Bisitari kopurua hamar aldiz handitu da ordutik». Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak «publizitate kanpaina baten barruan» sartu dutela nabarmendu dute, eta ingurumenaren kudeaketa txarraren saria eman diote proiektu horri.

Santa Klara uhartea, berriz, eremu babestua dela gogorarazi dute ekologistek, eta esan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak itsasargiaren barruan Cristina Iglesiasen eskultura bat jartzeko asmoak «turismoa erakartzeko elementu berri bat» sortuko duela.

Beste bi Bandera Beltz ere banatu ditu Ekologistak Martxan-ek: kutsaduraren saria eman dio Plentziako (Bizkaia) pantalana handitzeko proiektuari, obrek eta eraikinak ingurumenean izango duten eraginarengatik; eta beste aipamena Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) saneamendu sareari egin dio, herriaren zati baten hondakin urak Pasaiako badiara joaten direlako zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.