HILBERRIA. Bhumibol Adulyadej

Irribarrerik gabeko erregea

VINAI DITHAJOHN / EFE.
Adrian Garcia.
2016ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Amaitu da munduko erreinaldirik luzeena. Bhumibol Adulyadej erregeak (Cambridge, AEBak, 1927- Bangkok, Thailandia 2016) 70 eman ditu Thailandiako estatu buruzagitzan. Zazpi hamarkada horietan herrialdeko bizitza politiko aztoratuan batasunaren eta egonkortasunaren bermatzailea izan da. 18 urterekin erregetza hartu zuenetik hogei estatu kolpe inguru egin dituzte militarrek. Kolpeak babestu ditu batzuetan, eta parlamentariei boterea itzularaztea lortu du besteetan. Azken urteetan osasun arazoak izan ditu, eta atzo hil zen. IX. Rama bezala ezagutzen zen monarkak ez du herrialdea egoera onenean utzi; militarrek agintzen dute 2014an kolpe bat eman ondotik. Maha Vajiralongkorn semeak beteko du haren lekua.

Budismoa erlijio nagusia da Thailandian, eta askok jainkoen haragiztatzetzat dituzte erregeak. IX. Ramak bazuen ezaugarri bat izaera horrekin bat egiten laguntzen ziona: jendaurrean ez zuen sekula irribarrerik egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.