«Gaurkotasun harrigarriko» lanak

Txillardegiren testuen hautaketaz arduratu da Alaitz Aizpuru ikerlaria. Hura bezalako «intelektual propioen» beharra azpimarratu du

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Alaitz Aizpuru Joaristik (Azpeitia, Gipuzkoa, 1983) Dabilen Pentsamendua bildumako lehen hiru aleetarako testu hautaketa egin du, eta hurrengo hiruretarakoa ere egingo du. Sei, guztira, Txillardegiren idatziekin. Haren ekarpenaz galdetuta, «Txillardegi gabe gaurko Euskal Herria, alderdi askotatik begiratuta, beste bat» litzatekeela esan daitekeela dio. Euskararen egoera, esaterako, «ziurrenik askoz ere prekarioagoa» litzateke, eta, euskararekin lotuta, euskal kulturaren aldaera desberdin askoren egoera ere ez litzateke bera. Eta Txillardegi gabe, euskal pentsamenduak izan duen bilakera «beste bat» litzateke. «Garaiko autore askok aipatu izan duen bezala, Txillardegi bide erakusle, gai andana batean aitzindari eta garaiko Euskal Herrian egile, eragile eta aktore oso garrantzitsua izan zen».

Gaur egundik begiratuta, baina, zein neurritan ote da gaurko eta beharrezko haren ekarpena? «Txillardegiren idatzietara gerturatuko denak —garaian garaiko beharrei erantzuten dieten eta garaira lotuago dauden zenbait idazlanez gain—, guztizko gaurkotasuna gordetzen duten eta oraindik orain eztabaidagai eta askatu gabeko korapilotzat ditugun hamaika gairekin egingo du topo», erantzun du Aizpuruk. Txillardegiren lanek «gaurkotasun harrigarria» gordetzen dute, erantsi duenez, haren hausnarketa eta ideia oraindik baliogarri askorekin. «Txillardegiren idatziek, maila horretan, batetik, etsipen puntu bat sortzen dute, oraindik ere korapilo berberetan gaudela konturatzen delako bat». Baina, bestetik, pentsalari hark zer-nolako «argitasun intelektuala» zuen ikusten da; baita ere zenbateraino behar diren «intelektual propioak». Tresna intelektual, «kontzeptu argigarri eta eztabaiden nahas-mahasean argi pixka bat» eta ideien ordenamendu beharrezko bat ekartzeko. «Txillardegi, horretan, ezinbesteko izena izan zen, euskaraz eta Euskal Herritik Euskal Herriarentzako sortutako pentsamendua den heinean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.