Idazlearen azken geltokia eta azken nahia

2019ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Imanol Unzurrunzaga lagunak egiten zizkion ordezkapenak Salbatore Mitxelenari Suitzan, La Chaux-de-Fondseko kapilau lanetan, sorterrira oporretan bueltatu ahal izan zedin. 1962an joan zen hara idazlea, eta, 1965ean, Zarauztik itzuli zenean, idazlea gaixotu egin zen. Unzurrunzaga ospitalera joaten zitzaion bisitatzera. «Oso gaizki zegoela, bihotzekoa zeukala, eta halako batean hil egingo zela zioen. Ez nion sinetsi. Aurpegi normala ikusten nion, eta hitz egiten ere bere betiko suarekin...». Bihozkadari eutsi zion Mitxelenak, baina, eta hiltzen bazenaitari —Itxaropena editorialeko buruari— material bat emateko eskatu zion Unzurrunzagari, noiz-nola argitaratu hark jakingo zuela nabarmenduta. «Irailean edo, nire superiorrak deitu ninduen, handikitzuli behar nuela esateko. Salbatorek eskatu zidan ez uzteko, ez zuela nahi bakarrik geratu». La Chaux-de-Fondsen lagunak bazituen, izan ere, baina bakar-bakarrik bizi zen, etxebizitza batean.

Irailaren bukaera aldera, superiorrari obeditzea erabaki zuen Unzurrunzagak. «Ez dut sekula ahaztuko La Chaux-de-Fondseko tren geltokian, ni trenean, eta Salbatore negarrez, geratu nedila eskatzen. Ni trenetik jaistea nahi zuen, baina ez nintzen jaitsi. Buruan betiko geratu zaidan irudi bat da: Salbatore negarrez, agur esaten, 'hik ez huan joan behar!' botatzen. Obedientziaren semeak ginen biok, eta behar ez nuena, nahi ez nuena egin nuen, Salbatoreren nahiaren kontra. Gaizki egin nuen».

Mitxelena handik gutxira hil zen, abenduaren 28an. Handik gutxira, aitari eman beharreko paperak jaso zituen Unzurrunzagak. «Fraide probintzialak esan zidan paper haiek ez zirela nireak, ez aitarenak, ez Salbatorerenak, eta eskutik kendu zizkidan». Obedientziaren seme izaten segitzen zuten. Handik hainbat urtera, Mitxelenaren Lan guztiak bi liburukitan eman zituzten. «Han argitaratuta daude, uste dut, Salbatorek aitarentzat eman zizkidan paperak ere», dio Unzurrunzagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.