Donostiako 66. Zinemaldia. Zuzendari berriak. KRITIKA

Gatazkaren bila

Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun

'Un om la locul lui /A Decent Man'



Zuzendaria: Hadrain Marcu. Herrialdea: Errumania.Iraupena: 93 minutu.

Petru bere neska lagun Laurarekin ezkontzera doa. Haurdun dago Laura. Bere lankide baten emazteak istripua edukiko du, eta hura bisitatzera maiz joango da Petru. Badirudi ezkontzarako planak atzeratzen joango direla, baina haurdunaldia aurrera doa.

Hadrian Marcu zuzendariaren lehen film luzea da A Decent Man. Bi harremanen artean nahastuta dabilen gizon baten zalantzak erretratatzen ditu errumaniarrak. Alde batetik, bere etorkizuna neska laguna eta jaiotzear dagoen haurrarekin dago; bestetik, iraganean zegoela zirudien maitalearekin harreman berri bat hasiko du, azken hau ospitalean dagoen bitartean, izenburuan aipatzen den gizon zintzo horren irudia kolokan jarriz.

Egitura arazo handi bat du Marcuren filmak: istorioaren gatazka, konfliktoa, mamia oso berandu iristen da. Sinopsian bertan esplikatzen den gatazka filmaren azken ordu erdian azaltzen da, eta, beraz, ordura arte noraezean dabil kontakizuna. Filma hasi behar zenean amaitzen dela dirudi, aurkezpen luzeegi baten ondoren. Istorioak badu bere interesa, eta Marcuk lan txukuna egin duela iruditzen zait, baina kontakizuna antolatzeko erak asko ahuldu du filma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.