LIZARRAKO ADIERAZPENA

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
«Irlandako bake-prozesu eta akordioaren ezaugarriak kontutan izaki, Euskal Herriak nozitzen duen gatazkak ere konponbidea izan dezakeelakoan gara, beti ere jarraian aipatzen diren jokamoldeak errespetatzen diren neurrian.

Identifikazioa

Euskal-gatazka izenarekin ezagutzen duguna, jatorri eta izaera politikoa duen gatazka historikoa da, bertan Estatu espainiarra eta frantsesa inplikatuta daudelarik. Beraz konponketak ere derrigorrez politikoa izan beharko du. Gatazkaren sorrera eta mantentzeari buruzko ulermoldeak desberdinak izanik, berau lurraldetasuna, erabaki subjektua eta burujabetza politikoan adierazten denez, aipaturikoak konpondu beharreko oinarrizko arazo gisa aurkezten zaizkigu.

Metodoa

Elkarrizketa eta negoziazio prozesu irekiaren bitartez bakarrik gorpuztu daiteke konponketa politikoa, inplikaturik dauden eragileak baztertu gabe eta euskal gizarte osoaren esku hartzearekin.

Prozesua

Hasierako fasea. Elkarrizketa prozesua eta negoziazioa, inplikaturiko eragileen arteko harreman eta elkarrizketa bitartez eman daiteke, elkarrizketa prozesua gauzatu dadin, inplikaturik dauden eragileentzako gaindiezinak suertatu daitezkeen aurrebaldintzarik ezarri gabe.

Erabaki-fasea. Bere baitan arazoaren zergatiak aztertzeko nahia eta konpromisoa daraman negoziazio eta konponketa-prozesua, gatazkari lotuta azaltzen diren indarkeriazadierazpenik gabe gauzatukolitzateke.

Negoziazioaren izaera

Negoziazioak osotasunezko izan behar du, hau da, arazoa osatzen duten eta bere ondorio diren kontu guztiak aztertuz eta erantzunak emanez. Ez daude agenda mugadunik. Honela, beraz, negoziazioa ez da hartu behar irabazi partikularren prozesu modura, arazoaren konponbide gisa baizik.

Konponbidearen giltzarriak

Esandakoak, konponbidea erabakitzeko negoziazioak bere baitan ez dituela berariazko inposaketarik izango suposatzen du, euskal gizartearen aniztasuna errespetatu behar duela, proiektu guztiak erdiesteko baldintza berdinetan kokatzen direla, Euskal Herrian demokrazia sakondu behar dela —hau da, Euskal Herriaren etorkizuna nolakoa izango den euskal herritarrek beren hitzaren bitartez adierazi behar dutela— eta inplikaturik dauden estatuek erabaki hori errespetatu behar dutela. Euskal Herriak hitza eta erabakia izan behar ditu.

Ondoriozko eskenatokia

Konponbide-erabakiak ez du eskenatoki itxi eta behin betikorik edukiko. Alderantziz, berari esker, euskal herritarren tradizioari eta subirautza-asmoeiaukera berriak kokatzeko moduko toki zabalak eratzea erraztuko da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.