Hego Amerikako fruten portua izan nahi du Bilbok

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Joan den astean Fruit Logistica azoka egin zen Berlinen, eta Bilboko Portua Mercabilbaorekin batera joan zen hara. Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikako fruituak inportatuz, elikagaien Ā«erreferentziazko hubĀ» gisa aurkeztu dute bi azpiegituren arteko elkarlana. Hau da, Hego Euskal Herria eta Espainia iparraldea fruitu eta barazkiz hornitzeko hub moduan aurkeztu ziren azokan. 2017an, 136.000 tonako barazki eta fruituko trafikoa izan zuen Bilboko portuak. Horretaz gain, Europa iparraldera elikagaiak esportatzeko ere balio izango du Mercabilbaorekin batera sortu duten aliantza horrek. Arlo horretan ere erreferente izan nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.