Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Egoarbitza

Mendi honen goiko aldeak horma harritsu bat du, itsasontzi baten ezproi itxura duena.
Egoarbitzako tontorraren ikuspegia.
Egoarbitzako tontorraren ikuspegia. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko martxoak 30

Elgeta (Gipuzkoa) inguratzen duten mendien artean, Egoarbitza da erakargarriena, bere erliebe arrokatsuak bereizten baitu inguruko mendietatik. Azkonabieta, Topinburu eta Galdaramuño dira inguruan dauden beste mendi ezagunak, baina hauek pinudi hertsiek estaltzen dituzte bertatik egon daitekeen ikuspegia erabat murriztuz. Egoarbitzaren kasuan, berriz, gailurra soila da guztiz, eta azken zatian duen harresi itxura urrunetik ezagutu daiteke. Pinudiak beste alde guztiak estaltzen ditu, eta horietan irekitako pistak baliatuko ditugu tontorrera iristeko. Garaiera apala du, baina gailur berezia da zalantzari gabe.

Elgeta herriak lotura berezia izan du aspalditik euskal mendizaletasunarekin, 1924ko maiatzaren 18an, bertan sortu baitzuten Euskal Mendizale Federazioa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta. Bi urte beranduago, 1926an, Pyrenaica aldizkari ezaguna argitaratzen hasi zen. Beraz, urte gutxi barru 100 urte beteko dituzte.

Udaletxearen aurrean dagoen Mendizaleen Plazan emango diogu hasiera ibilaldiari. San Roke kaletik, Andra Mari Jasokundearen elizaren ondotik pasatu, eta errepidearen paraleloan igotzen hasiko gara San Roke ermitaren ondotik pasatuz.

Herritik ateratzean, Eibarrera doan errepidea gurutzatu, eta Larragibel auzora zuzentzen pista hartuko dugu. Bertatik metro gutxi batzuk bete ostean, Eguzkitza landetxearen atzeko aldetik hedatzen den lurrezko pista hartuko dugu.

Bide zabala pinudian sartzen da, eta bertatik igota Lepozolo lepora iritsiko gara. Bidegurutze honetan, PR-Gi 90aren bide balizatuak (seinale zuri eta horiak) erakutsiko digu aukeratu beharreko bide egokia, eta bertatik Karabietako mendatetik datorren errepideraino joango gara bidea erabat leunduz.

Lurrezko pista

Bide balizatua utzi, eta aurrez aurre ateratzen den lurrezko pistatik aurrera egingo dugu. Hasiera batean malda txikia da, baina lepora iristeko igoko dugun azken tartea biziagoa da. Pinudiak atzean utzi, eta aurrez aurre, harro agertuko zaigu itsasontzi baten ezproi itxura duen Egoarbitzako horma harritsua. Bordaren ondotik pasatu, hormara gerturatu, eta ataka txiki bat gainditu ondoren, eskuin aldetik marrazten den bidezidor nabarmenetik joango gara. Bidezidor honen tarte txiki batean pasabide harritsu bat zeharkatzen da, eta kontu handiz ibiliko gara, batik bat lurra bustia badago. Bidezidorrak, sigi-saga txiki bat gainditu eta gero, tontorrean utziko gaitu.

Perretxiko itxurako buzoiarekin batera, ohiko erpin geodesikoa. Bertatik izango dugun ikuspegia oso zabala da, inguruko zein urrutiagoko mendirik ezagunenak ikusiko ditugu, eta eguraldiak lagunduz gero, itsaso ere begizta dezakegu. Urko mendiaren mendean Eibar eta Ermua herriak ikusiko ditugu, eta gertuago, berriz, zoritxarreko Zaldibarko zabortegia eta Aixolako urtegia. Tontorretik, garbi ikus dezakegu Elgeta inguruko lurrek jasan duten gizaki eta aurrerapenen eragina. Abiapuntura itzultzeko, etorritako bidetik jaitsiko gara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fernando Llorente, Eibarreki azterketa medikua pasatzen. ©SD EIBAR

Fernando Llorentek Eibarren jokatuko du

Julen Etxeberria

36 urteko aurrelaria talderik gabe zegoen, eta denboraldia amaitu arteko kontratua adostu du eibartarrekin. 

Josh Cavallo, aurten, Adelaide Unitedekin neurketa bat jokatzen. ©@JoshCavallo

Lehen aldiz, goi mailako futbolari batek homosexuala dela adierazi du

Paulo Ostolaza

Josh Cavallok, Australiako Adelaide Unitedeko erdilariak, sare sozialetan argitaratu duen bideo baten bidez egin du aitortza. Futbol amerikarreko jokalari batek ekainean esan zuen gaya dela lehen aldiz.

Alaveseko jokalariak, partidako gol bakarra ospatzen, Mamadou Loumek sartutakoa. ©DAVID AGUILAR / EFE

Arnasaldi sakona

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek bigarren garaipena kateatu du, Elxen aurka, Loumen gol bati esker. Jaitsieratik irten da behin-behinean

Diego Lopez, Athleticeko jokalariz inguratuta. Harengatik izan ez balitz, irabazi egingo zuen Athleticek. ©Alejandro Garcia / Efe

Sari txikia da puntua

Julen Etxeberria

Athletic Espanyol baino gehiago izan da partida osoan, baina Diego Lopezek zuri-gorrien ahalegin ia guztiak zapuztu ditu. Etxekoek sartu dute lehen gola, penaltiz, eta Williamsek berdindu egin du gero

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.