Musika. Ile

'Almadura'

Diskoetxea: Sony.

Andoni Tolosa.
2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Musika latinoa bi generotan banatu nahi dutenek (cumbia eta reggaeton) adi egon beharko lukete horrelako diskoekin. Ile Puerto Ricotik dator, eta konbentzimendu berarekin ekiten die boleroei, bombei, saltsari edo hip-hopari. Guztiei, gainera, hitz argi, zorrotz eta zuzenak gehitzen dizkie, eta, beraz, musika latinoen topikoak behera botatzen ditu, lotsarik eta erreparorik gabe. Disko benetan bikaina da bigarren hau: esanguratsua, argia eta irudimentsua. Politikaz eta kritika sozialaz gain, beste hainbat gai tratatzen dituena, hala nola emakumeen ahalduntzea, betiere ikuspuntu zorrotzarekin eta gehiegitan ezkerreko artistei darien errazkeriatan erori gabe. A... eta Calle 13ko Residente eta Visitanteren arreba da. Zelako familia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.