TRIGUEROSI BURUZ

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
«Garaipenak urtetik urtera garestiago dauden garaian Tor de Geants bi urtez jarraian irabaztea eta, gainera, marka jarrita: Silviak egindakoa handia dela esan dezakegu. Hala ere, garrantzitsuena, nire iritziz, zera da: zer-nolako indarra erakusten duen urtez urte hor goian lehiatzen jarraitzeko; hori da baliorik handiena».

Iker Karrera Tor de Geantseko irabazlea 2013an

«Egia esan, izugarria iruditzen zait Silviak lortu duena. Laugarrenez bertan egotea eta amaitzea oso jende gutxik lortzen du, eta horretarako indar asko eduki behar da. Asko gustatzeaz eta oso egoskorra izateaz gain, gorputzak ere lagundu egin behar du. Azken honetan, irabaztea lortu du beste behin, baina jarritako marka ere ez da nolanahikoa, are gehiago kontuan hartuta lehen gauean izan zuten eguraldia. Emakume oso-osoa dela erakutsi du, eta asko pozten naiz harengatik».

Javi Dominguez Tor de Geantseko irabazlea 2017an, eta gaur egungo markaren egilea

«Zerbaiten bila joan izanaren froga bat izan da aurtengo Tor de Geants. Asko sufritu du lasterketan, guk espero genuen baino gehiago agian. Oso urte ona izan da iazkoaren aldean. Ia ez du lesiorik ere izan, esaterako. Oso ondo joan da aurten, eta azken hiru urteetako esperientziak ere asko balio izan dio. Urtea antolatuta genuen bezala, esan dezaket oso ondo zegoela. Oso sasoi onean iritsi zen azken asteetara, eta astebete lehenago maratoi bat ere egin zuen. Horixe izan zuen azkeneko entrenamendu luzea. Bizi-bizi amaitu zuen, eta horrek ere lasaitasuna eman zion berari. Astean zeharreko karga ez da hain handia izan; hiru egunetan bi edo hiru orduz ibiltzen zen, eta asteburuan lau edo bost ordu. Egindako entrenamendurik luzeena zazpi ordukoa izan zen».

Kepa Larrea Silvia Triguerosen prestatzaile fisikoa (Athlon)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.