Musika. Leo Soto / Pepe Luiz

'Caballo Psicodélico / So So Caballo'

Diskoetxea: Cuero Records

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Valentziako Cuero Records diskoetxe artisauak Leo Soto eta Pepe Luiz musikarien zaldi-singlea argitaratu berri du urtea ixteko, zeinak Caballo Psicodélico eta So So Caballo jasotzen dituen, hurrenez hurren. Soto musikari kubatarra Mexikon erbesteratu zen 1960ko urteetan, eta han egin zuen bere ibilbidea. Hamarkada horren amaieran Caballo Psicodélico grabatu zuen: latin eta R&B erritmoak uztartzen dituen doinu dantzagarri eta trostaria da, eta hitzak txikle itsaskorra dira. Brutala. Pepe Luiz, ostera, Louis Auguste Jean Delacour musikariaren goitizena da, eta bere proposamena, So So Caballo, 1950eko hamarkadako latin gutizia kurruskaria da, big band formatuan jasoa. Binilo zaporetsua da, dozena bat Michelin izar merezi dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.