Musika. The Black Lips

'Sing In A World That's Falling Apart'

Diskoetxea: Fire Records/Vice.

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Atlantako boskotea cowboy mozorrotuen eta countryaren lokatzetan sartu da. Basatza horretatik baina, garbi-garbi atera da, sekulako diskotzarra argitaratu baitu AEBetako taldeak—urte hasieran entzun dudan diskorik ederrena iruditzen zait—. Grabazioak AEBetako hegoaldean errotutako dozena bat doinu mozkorti biltzen du. Dylanek eta Stonesek bestondoarekin grabatuko balituzte bezala, balantzaka eta arrastaka ateratzen baitira bozgorailuetatik. Halere, belarri zorrotza duen entzuleak antzemango du klasikotasun hori konponketa garaikideekin janzten jakin duela boskoteak, edo, lagun min batek bota didan bezala: «LSDa hartu duen Gram Parsons, Captain Beefheartekin jotzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.