Musika. Sega Sound Killers

'Sega Sound Killers'

Argitalpena: Bonberenea Ekintzak.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Elektronika disko interesgarriak utzi ditu gainditu berri dugun urteak. Esperimentalak dira erakargarrienak. Horietako bat da IƱaki Altolagirre Matxet nekaezinak gidatzen duen Sega Sound Killers abentura berria. Pasai Donibaneko sortzaileak atzetik segika duen musika ibilbidearen itzala nabarmendu du. Rocka, metala, disco musika, eta, batez ere, elektronika industriala topa daiteke sei kantuko estreinako lan laburrean. Prodigy taldearen eragina aitortu dute, eta gurera etorrita, Matxura banda aipa daiteke. We Are Alive izan zen aurkezpen gisara erabili zutena, eta adierazgarriena da Adi! kantuarekin batera. Era berean, apokalipsiarekin abiatzen den lau zatiko trantzea (Hate Em'All, Alive eta Shake It!) behin eta berriz entzuteko modukoa da. Egin dantza, madarikatuok!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.