Nathaniel Rateliff

'And It's Still Alright'

Diskoetxea: Stax-Music As Usual.

mikel lizarralde
2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun

The Night Sweats taldearekin grabatutako bi diskoek —Nathaniel Rateliff & The Night Sweats, 2015; eta Tearing at The Seams, 2018—, Nathaniel Rateliffen alderdi beltzena erakutsi zuten, Stax zigiluaren garai onenetako soulera gerturatzen zena: bizia, sentikorra, hit geldiezinak (S.O.B) biltzen zituena. And It's Still Alright, aldiz, ezberdina da, eta bere ibilbidearen hasieran landutako folk eremura itzultzen du Rateliff. Richard Swift ekoizle eta lagunaren heriotzak zipriztintzen du disko osoa, eta horrek berak eragina du kantuen tempo lasai eta askotan tristean. Hamar kantu eder eta sentikor dira (Time Stands, Rush On), baina diskoaren azalak erakusten duen moduan, argiari ere sartzen uzten diote (Tonight#2, Mavis).

[youtube]https://youtu.be/Hw4MiegZxsU[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.