Askoren artean

'The Wanderer (A Tribute to Jackie Leven)'

Diskoetxea: Cooking Vinyl.

Andoni Tolosa.
2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Duela hamar urte hil arren, 2021a ez da urte txarra izan Jackie Leven kantautore eskoziarrarentzat. Bere lana ardatz duten hiru disko kaleratu dituzte urte honetan: bilduma lan bat, zuzeneko bat, eta beste artista batzuek egindako bertsioak jasotzen dituena. Arrakasta eta ezagutza masibotik nahiko urrun ibili arren, aski da bilduma lan honetan bildu direnen izenak ikustea (Kathryn Williams, Johnny Dowd, Deborah Greenwood...) Levenen itzal luzeaz jabetzeko. Bikaina hasieratik amaieraraino, ez ditu disko honek horrelako bildumetan gertatzen diren gorabeherak. 22 artista dira Levenen beste hainbat kanturen bertsioak haien mundura ekartzen saiatu direnak, eta gehienetan lortu dutela esan behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.