Musika. Trent Reznoor &Atticus Ross

'Bird Box'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Hainbat izan dira filmen baten ondorioz ezagututako musikariak. Aldiz, ez dut inoiz filma ikusi gabe hari dagokion diskoa entzun; orain arte. Trent Reznor eta Atticus Rossek elkarlanean egin dute Bird Box filmaren soinu banda, eta, ikusi gabe daukadan arren, ezin izan diot lana entzuteko tentazioari eutsi. Hamar abesti instrumentalek osatzen dute, beraiek esan moduan, soinu kontzeptualez beteak, eta atmosfera astun, ilun eta batzuetan beldurgarriak izatera ere gerturatzen dira, thriller baterako sorturikoa dela egiaztatuz. Disko fisikoa argitaratzeko asmoa ere badaukate; ez da agian etxean entzutekoa, baina bere funtzioa ongi betetzen du, eta atentzioz noizbait behintzat entzutea ere merezi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.