Musika. Eddy Current Suppression Ring

'All In Good Time'

Diskoetxea: Castle Face.

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Eddy Current Suppression Ring australiarrek lan berria argitaratu dute hamar urte eta gero. Izan ere, 2009an Rush To Relax bikaina plazaratu zuten, eta harrezkeroztik mutu egon dira, Mikey Young gitarra jotzailea izan ezik. Young ekoizle prestigiotsua ere bada. Dirudienez, taldekideek jotzen jarraitu dute entsegu lokalean, eta saio horien emaitza da harrigarriki iritsi zaigun disko gordin hau. All In Good Time-k laukotearen ohiko proposamena biltzen du: gitarra riff minimal baina bihurrietan oinarritutako garapen erritmiko luzeak, zeintzuk garage-punketik, punk-rocketik zein post-punketik edaten duten. Ez da aurreko lan liluragarrien parekoa, sendotasun falta nabaritzen baita, baina zale amorratuok erabat horditurik gaude dosi berriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.