Murgi

'Jitoan'

Argitalpena: Egilea editore.

2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Bederatzi kantu hauen barnatasuna, gailur eta bihurguneen kudeaketa eta erritmo ahalguztidunen agintea direla eta, disko hau entzun ondoren aztoratzen ez denak odolik ez du. Blues eroak (Des-, kasu), oinarri beltz ilun, gordin eta adiktiboa duten kantutzarrak (Jitoan, Titia sentitu, Hotz eta motz...), hard-rock eroaldiak (Datu-base), eta guztiaren gainetik, sentimendu beltz zeharo markatua, zeinetan soul, funk edota blues apokaliptikoen traza ugari nabari ditzakegun. Berriz ere inor ailegatzen ez den lurralde bat bisitatu du Tristtanek, oraingoan guztiz sorgindutako abiadurak eta tempoek bultzatuta. Paisaia likits eta lohigarri hauek kolaborazioen zerrenda bigarren planoan utzi dute, eta baxuaren soinuarekin lortu dutena ere guztiz zapaltzailea da. Entzun bestela Hotz eta motz, eta esan ez dela aztikeria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.