Wanda Sa

'Vagamente'

Diskoetxea: Vampisoul.

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Vampisoul diskoetxeak sekulako oparia egin digu udarako, berrargitalpen honen bidez. 1964. urtean argitaratua, bossa zaleek bereziki maite duten lana da: bildumazaleek sutsuki bilatzen dute eta azken hamarkadan katalogotik at egon da. Gerora, Sergio Mendesen Brasil 65 bandan parte hartuko zuen Wanda Sa abeslariaren estreinako lan honek dozena bat doinu biltzen ditu, tartean, Edu Lobok eta Vinicius de Moraesek idatziak. Hala, Wandaren ahots hipnotiko eta eztia surfean ari da bossa eta jazz zipriztinez bustitako olatuetan. Musikarien lana, halaber, bikaina da, abestiak orkestra-konponketa dirdiratsuekin jantzita baitaude. Ozeano honetan buruz murgil zaitezkete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.