Musika. Nire

'Hemeretzi'

Argitaratzailea: Bidehuts.

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Lisabo edota Donut taldeetan bateria jotzaile ezagutu dugu askok Ivan Zabalegi, eta, horren motxila ezinbestean beti presente izango badu ere, bere-berea duen proiektuan ari da buru-belarri, eta azaro amaieran argitaratu du bere bigarren lan luzea: Hemeretzi. Nire-n gitarra eta ahotsa nahikoa dituela erakutsi duen arren, inguruko lagunek lana borobiltzen lagundu diote intentsitate handikoa bezain intimoa eta zirraragarria den rockaz beteriko bederatzi abestitan. Aurreko Hamabost hura baino disko bizkorragoa argitaratu du oraingoan. Hainbatetan irakurri dut ezertan pentsatu gabe gitarra hartzean ateratzen zaiona, erraietan daukana kanporatuz sortzen dituela kantak; bada, talentuz beterik dauzka zainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.