Chest

'Warsaw Afrobeat Orchestra'

Diskoetxea: Peace & Rhythm.

Andoni Tolosa.
2022ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Hau omen da Poloniako afrobeat talde bakarra. Ezin ziurtatu, baina ez litzateke harritzekoa. Baina, era berean, talde honen laugarren lan luzea, 1960ko hamarkada amaieran, Nigerian, Fela Kuti eta enparauek sortutako musikaren bilakaera unibertsalaren seinale da. Egia esateko, murriztailea da taldearen musika genero horren koordenadetan bakarrik kokatzea. Badira eragin asko disko honetan, baita 1980-1990eko hamarkadetako world-music delakoarena, edo XXI. mendean loraldi berri bat ezagutu duen afro-rock musikarena ere. Laburtzeko, oinarrian funk musika sendoa dago, eta hamaika modutara janzten dute. Irudimena ez zaio falta diskoari, ezta gutxiagorik ere, eta emaitza indartsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.