Orbel

'Lur hezea'

Diskoetxea: Usopop.

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Orbel talde baionarrak hirugarren diskoa argitaratu berri du, hau ere aurrekoaren ildotik doana. Post-rockean oinarritutako zortzi abestik osatzen dute lana, baina metal doinu ilunak, industrialak, elektronika zipriztinak, eta herri kanta tanta batzuk ere antzeman daitezke hartan; batzuetan argitasun pixka batekin, baina ilun, lasai eta pausatu gehienetan. Entzuten hasi bezain pronto atmosfera berezi batean sartzen zaitu disko honek, eta, lehen aipatutako iluntasuna hor egon arren, buklean behin eta berriro entzutera eramaten zaitu. Aurreko lanen ildotik, baina osoago, helduago dator Lur hezea, ongi landuriko melodia eta hitzekin, mimoz eta gustuz ondua izan den seinale. Ederra, zinez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.