Musika. Kasu!

'Haziak erditzen'

Argitalpena: Egilea editore.

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Zazpi urte igaro dira Kasu talde iruindarrak azken lan luzea argitaratu zuenetik, baina urte hauetan ez dira lozorroan egon. Haziak erditzen izeneko laugarren diskoa argitaratu dute urte honen hasieran. Rocka oinarri gisa hartu eta, batez ere, hip-hop eta metal doinuekin nahastuz, estilo anitzez bustitako hamaika abestiko lana ondu dute. 2003. urtean sorturiko taldea izanik, garai hartan oso entzuna zen musika gaur egunera ekarri eta nostalgikoak pozteko moduko lana osatu dute, are gehiago, kanta propioez gain, euren eremura ekarritako Dut, Itoiz, Mikel Laboa edota Imanolen abestien bertsioekin borobildubaitute diskoa, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako musikaren zale direnen gozamenerako. Lehengo eta oraingo gazteengana iristeko moduko diskoa da honako hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.