Musika. Jeremiah Lloyd Harmon

'Namesake'

Diskoetxea: Big Ego.

Andoni Tolosa.
2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
American Idol TV lehiaketako errebeldea izan omen zen, besteak beste, gay eta kristaua zela aldarrikatu zuelako, eta lehiaketa ondoren kaleratutako lehen lan luzeak errebeldia hori aldarrikatzen du. Estilistikoki, adibidez, hondorik gabeko zakua gertatu zitekeena askotariko joeren uztarketa pertsonala bilakatzen da. Zer da, songwriter-a? Pop izarra? Soul zuriaren promesa? Bide horiek guztiek egiten dute bat diskoan, eta, zer nahi duzue esatea... Freskoa, entzuteko gozoa, eta batzuetan, benetan, aipagarria gertatzen da. Lastima ez duen erabat gainditu horrelako telebista saioen zigilua den gorgoritoak egiteko joera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.