Musika. Nils Frahm

'Empty'

Diskoetxea: Erased Tapes.

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Pianoaren Nazioarteko Eguna zela aprobetxatuz, sorpresaz argitaratu zuen Nils Frahm alemaniarrak Empty lan berria. Egunari men eginez, aurreko diskoko elektronika eta intentsitatea baretu ditu klasikoari protagonismo gehiago emateko, beti ere horren berea duen esperimentazioarekin jolastuz. Nota gutxik, hutsune ugarik eta melodia leunek osatzen dute goxoa bezain hotza gerta daitekeen eta, era berean, sentimenduz beterikoa den lan hau. Hatz bat hautsi zuenean idatzia zuen, barrenekoak kanpora ateratzeko beharrarekin. Musika klasiko eta garaikidearen artean jauzika, biekin jolastu eta kanta ederrak konposatzeko ahalmenak egiten du pianoan maisu, eta sasoi onean dela erakutsi du beste behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.