Saia Goait

'Miazkatu'

Diskoetxea: Egilea editore.

2022ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Keike, Kraussk eta Karenka taldeetako musikarien elkarketa erakargarri honetan metalak irabazi du zalantzarik gabe, nahiz eta Kraussk taldearekiko ezberdinak diren. Metal garaikidez hornitutako bultzada da nagusi: egitura bereziki indartsuak, jarraitutasun handiko botere mota tentsionatua, etengabeko deskarga dezibelikoa... Saia Goaiten beste ezaugarri interesgarri bat ahots harmoniak dira: bi ahotsetan eraikitako koru melodikoek lekua hartzen dutenean lortzen baitute gailurra, diskoa irekitzen duten Miazkatu edo Lubakian kantuetan, kasurako. Baliteke diskoaren bigarren erdia maila goren horretara ez iristea, baina zuzenean ikusi ditugunok ondo dakigu zer-nolako katarsia lortzeko gai diren. Lanak abiadura frenetikoa dauka, eta estilo honetako jarraitzaileen pasioak sakonki aseko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.