The Cramberries

'In The End'

Diskoetxea: Bertelsmann Music Group.

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Dolores O'Riordanen heriotzaren urteurrenean eman zuten The Cramberries taldeko kideek azken disko bat argitaratzearen asmoa, 2017an lan berri bat grabatzen hasi eta abeslariarekin demo batzuk grabaturik baitzituzten jada. Horregatik, ibilbideari behin betiko amaiera eman eta Dolores omentzeko asmotan, In The End diskoa argitaratu berri dute joan den hilabetean, onena, taldekideen esanetan. Eta itzela atera zaie emaitza, prozesua gazi-gozoa izan bada ere, azken urteotako lanak aise gainditzen dituen diskoa baita, azken puntua jartzeko lan ezin hobea. Aitortu beharra daukat nik ere sentsazio gazi-gozoa bizi izan dudala, baina pozten naiz agur lanaz eta honen ederraz, begiak itxi eta entzutean 90eko hamarkadara baikaramatza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.