Musika. Monster Magnet

'A Better Dystopia'

Diskoetxea: Napalm Records.

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Dave Wyndorfek aurten eman digun sorpresa zitala izan da benetan, gehienbat proto heavy estiloa lantzen zuten hainbat bandaren kantu ahaztuak berreskuratu eta bere estilora moldatu baititu. Ingalaterrako eta AEBetako taldeen piezak dira, gehienbat 1968 eta 1972 artekoak: batzuk B alde ilunak dira, eta banda gehienak ezezagunak. Soinu boteretsu horrekin Monster Magnetek berezkoa duen space rockean, hard rock psikodelikoan eta heavy atmosfera hipnotikoetan murgilduko gaitu. Gutxi batzuk nabarmentzekotan, Dust taldearen Learning to Die, Morgeren Welcome to the Void, The Cave Menen It's Trash eta Jerusalemen When the Wolf Sits. Sorpresa kanturik onenean dator: Table Scrapsen 2015eko Motorcycle (Straight to Hell) zapaltzailea, entzulea istantean trantzean sartzeko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.