Musika. Morcheeba

'Blaze Away'

Diskoetxea: WM FR Affiliated / Verycords.

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Morcheeba talde britainiarrak hotzak eta beroak nahasten ditu Blaze Away disko berrian. Trip-hop estiloko musikan aitzindari izan zirenek, beste behin, pop, blues, reggae eta elektronika doinuak sartu dituzte bederatzigarren lan honetan. Bost urteko isilunearen ondoren, askok ezer berririk ez dakartela usteko duten arren, lan konplexua argitaratu dute, hasieratik bukaerara bere osotasunean entzutean ez ezik, abesti bakoitza bera bakarrik entzunda ere haien maisutasuna hauteman baitaiteke. Energia positiboz beteriko lana da, eta hasieran jorratzen zituzten estilo nahasketaz beterik dago. Bost urteren ondoren zerbait berritzaileagoa espero bagenuen ere, ezin dezakegu ukatu lan bikaina dela. Bejondeiela beste behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.