Musika. Big Supermarket

'1800'

Diskoetxea: Hobbies Galore.

2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Tremendo Garaje blogak sare sozialetan argitaratutako post baten bitartez ezagutu dut asteon Big Supermarketen estreinako lan hau, iaz argitaratutakoa izanagatik ere, eta seguru nago maila honetako disko gutxi entzungo ditudala aurten, diskoan jasotako hamalau doinuak xarma kiriotsua biltzen duten fidelitate baxuko pilulak baitira. Tremendo Garajek Sleaford Modsen kadentziarekin lotzen du Perth eta Melbourne hirietako musikarien proposamena, baina hori baino askoz gehiago erakusten du laukoteak: The Fall britainiarren oihartzun sinkopatuaren eta Zeelanda Berriko The Cleanen pop minimalistaren arteko fusio ideala da. Harribitxia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.