Musika. El Palacio de Linares

'Largos agotadores'

Diskoetxea: Pretty Olivia Records.

2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Madrilgo taldearen estreinako diskoa, Ataque de amor (2016), pozik hartu nuen, gitarra txinpartatsuekin jositako pop gozoki mamitsuak gordetzen baitzituen. Bigarren hau, baina, maitasun eraso gozo hari gailentzen zaio, Yon Bidaur ekoizle donostiarraren lan bikaina tarteko, zeinak izugarrizko gaitasuna duen kantuen biluztasunera eta sinpletasunera iristeko, ñabardurak alboratu gabe —El Palacio de Linaresen lehendabiziko diskoa ere hark ekoitzi zuen—. Hala, jangle kutsuko gitarren soinua garaiezina da, eta ahotsen tratamendua ere azpimarratzekoa. Horri guztiari kantuen maila gehitzen badiogu, pop diskotzar baten aurrean gaudela baieztatzea baino ezdaukat —abestien hitzak ahaztu gabe—. El estilo neguko nire doinu kutuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.