Musika. Nakkiga

'Agurraren harkaitza'

Diskoetxea: Darkwoods.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Itzaletik doan euskarazko metalak azaleratzeko leku berezituak ditu. Amurrioko Nakkiga black metal taldeari buruz gutxi azaldu da hedabide orokorretan. Hogei urte bete dituzte, eta kontzertu bira batekin ospatuko dute urteurrena. Denbora tarte honetan ekarpen deigarria egin dute arabarrek: lau maketa, lau disko, lau lan konpartitu, disko labur bat eta bilduma bat. Agurraren harkaitza da azken emaitza, orain arteko onena alor guztietan. Soinu aldetik eman duten jauzia diseinu apartarekin osatu dute. Memory, Sorrow and Thorn nobela epiko zein fantastikoari egiten dio erreferentzia izenburuak, nahiz eta beste istorio batzuk ere kontatu. Akelarreen itzulera eta Aranekoarriko arrangura dira aipagarrienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.