Musika. The Complete Ukranian John Peel sesions

'The Wedding Present'

Diskoetxea: Scopitones 2019

Andoni Tolosa.
2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Ohikoa ez den arren, ez da bitxiegia. Talde bakar batek alde asko eduki ditzake, eta posible da izen ezezagun horren atzean sekula pentsatuko ez zenukeen musikari cool hori egotea. 90eko pop-rock musika baldintzatu zuen The Wedding Present taldeak, adibidez, bazuen The Ukranians izeneko talde paraleloa. Azkenean, bi bideek bat egin zuten, eta horren lekukotasuna jasotzen du John Peel BBCko esatari entzutetsuaren irratsaioko hainbat saiotan grabatutako kantu ukraniar bilduma ganberro samar baina interesgarri honek. Aurreiritzirik gabe entzuteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.