MUSIKA. Mikel Iraeta

'Isha'

Argitalpena: Egilea editore.

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Esan beharrik ez dago elektronikaz zipriztinduriko doinuek Euskal Herrian jada beren lekua hartua dutela. Baina oraindik technoa eta esperimentazioa entzun nahi ditugunean kanpoko sortzaileengana jotzen dugu sarri, geurean ere badirela konturatu gabe sarritan. Mikel Iraetaren Isha-k, haren lehen lanak, benetan kontuan hartzekoa behar luke doinu hauek gustuko dituenarentzat, beldurrik gabe barruan duena gustuz islatzen jakin baitu. Sortze eta ekoizte prozesu guztia bere gain hartu du, disko pertsonal eta esanguratsua argitaratuz, bost abestietan zehar detailerik txikiena ere kontuan izanez. Udazkenak emandako uztatik entzutekoen zerrendan gelditutako harribitxi horietako bat, inongo zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.