Adriana Evans

'Looking for Your Love / I'll Be There'

Diskoetxea: Soul 4 Real Records.

2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Soul soinuetan espezializatutako Bilboko Soul 4 Real diskoetxea binilozko singlez osatutako katalogo txukuna osatzen ari da; Adriana Evansen zazpi hazbeteko hau bilbotarren erreferentzia berria da. Mary Stallings jazz abeslariaren alaba eta Pharoah Sanders jazz musikariaren alababitxia da musikaria, eta 1996an, mundu osoko soul zaleen laudorioak jaso zituen estreinako lan homonimoa argitaratu zuen. Bada, single honetan bildutakoak lehen grabazio hartatik hartutako bi harribitxi dira: Looking for Your Love, midtempo aparta da, klasikotasunez jantzia; eta I'll Be There pianoak eta flautak hauspotutako balada gozoa da. Dotorezia nagusitzen da hemen, Jordi Duro diseinatzaile katalanak egindako azaletik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.