Ducks Ltd.

'Modern Fiction'

Diskoetxeak: Carpark Records - Royal Mountain Records.

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Toronto hiriko bikotearen estreinako lan luzea da Fizkio moderno hau; aurretik, zazpi kantuko EP bat argitaratu zuen, hori ere 2021ean. Gitarra bihurri eta kiriotsuen laguntzaz, jangle-pop generoko monumentua idatzi dute bi musikariek, beren herrikide Kiwi Jr. eta Australiako Rolling Blackouts Coastal Fever taldeen parean kokatzeko. Zeelanda Berriko izen klasikoen arrastoak nabarmenak dira hamar doinuotan, tartean, The Bats eta The Chills-enak; halere, eragin horiek gaurkotasunez janzten dakitela erakutsi dute kanadarrek; esaterako, hitzei dagokienez, egungo gizartearen inguruko kritikak biltzen baitira. Nire aurtengo pop disko kutuna da, Quivers australiarren Golden Doubt grabazioarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.