Weird Nightmare

'Weird Nightmare'

Diskoetxea: Sub Pop.

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
METZ taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Alex Edkins-en egitasmoa da amesgaizto xelebre hau, zeinetan gitarrak eta melodiak gailentzen diren. Hamar doinuak 1990eko hamarkadako rock independentean zeharo errotuta daude; behin diskoa jarrita, ezinbestekoa da garai hartako taldeen izenak burura ekartzea, besteak beste, Guided By Voices, Superchunk eta, batez ere, Sugar, Bob Mouldek zuzendutako azukrearen mingostasuna nabarmen antzematen baita grabazio osoan. Sugar-en zale amorratua naizela aintzat hartuta, biziki gozatu dut Edkins-en proiektuarekin. Gitarra zaratatsuen eta melodien arteko sinbiosi perfektua da, kantuen egituren sendotasuna ahaztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.