Musika. Eleni Mandell

'Wake Up Again'

Diskoetxea: Yep Rock Records.

Andoni Tolosa.
2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Los Angeles inguruko emakumeen bi kartzelatan kantagintza irakasten jasotako eskarmentuarekin ondu du Eleni Mandell kantugile estatubatuarrak hamabigarren lan luzea: Wake Up Again. Kantu ederrez jositako diskoa da, folk-pop argia du ardatz, eta melodia kantagarriz beteta dago. Ahots harmoniak, jakina, ez dira falta hain ongi egindako disko batean. Zaratarik ez da, inondik inora, nahiz eta batzuetan bateriak erritmo ertainetara eraman kantuak. Bestela, akustikotasuna da nagusi, esan bezala, kantu sorta aipagarria gertatzen den honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.