Musika. Moonshinerds

'Moonshinerds'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Deserturik bada Durangon, eta gaur egun alkohola legala da. Moonshinerds laukoak denboran landuriko doinuak aurkeztu ditu. Estreinako lan laburrak lau abesti ditu; bi ingelesez eta beste bi euskaraz. AEBetan jaio zen Joseba Idigoras abeslari eta gitarrista, eta bi hizkuntzak menderatzen ditu. Hango rocka eta stonerra gustuko dute, hemen bizi badira ere. Izerditsuak dira lau kantuak, errepide galduetan entzutekoak. Adibide dira I loser, bateria bizkorrarekin bukatzen dena; eta American hero, jatorriarekin berriz lotura egiten duena. Alaiena eta ibiltariena da Pentsatzen entzungarria, eta rock gogorrera lerratzen da Adarrak ukabilak bihurtuz. Azpimarratzekoa da Martin L. Guevararekin (Capsula) lortu duten soinu profesionala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.