Musika. Askoren artean

'Guinea Music All Stars'

Diskoetxea: Foli Son Productions.

Andoni Tolosa.
2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Konakryko (Ginea) musikaririk entzutetsuenetako batzuk bildu dira EP hau grabatzeko. Sekouba Bambino eta Moh Kouyate beteranoekin batera, Petit Kandia griot gazteak eta ginear musikaren etorkizuna diren hainbat musikarik hartu dute parte hemendik aurrera egonkorra izan nahi duen egitasmo honetan. Berez Wuzburgeko afrikar jaialdian parte hartzeko elkartu ziren musikariak, baina emaitza ikusita, disko hau kaleratu eta aurrera jarraitzea erabaki dute. Emaitza bikaina da, erroetatik abiatuta entzulea aurrera begira jartzen duena. Egia da aspaldi ez bezalako dirdirak topatu daitezkeela disko honen laburrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.