Musika. Los Retrovisores

'Desmelene en el quinto'

Diskoetxeak: B-Core Disc / Soundflat Records.

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Los Retrovisores Bartzelonako mod bandaren erreferentzia berria lau kantu biltzen dituen EPa da, eta aurreko diskoetan jasotako soul eguzkitsuak berotuta badator ere, 1960ko hamarkadako bestelako soinuek protagonismo handiagoa dute oraingoan. Hala, A aldeko bi kantuak, Un, Dos, Tres eta Pedir perdón, ye-ye kutsuko freakbeatean bustitako doinu biziak dira. B aldea, berriz, Holandako Ro-D-Ys taldearen Looking For Something Better-en moldaketarekin zabaltzen da (Día de suerte), teklatu bihurriarekin, northern haizeekin eta fuzz gitarrekin jantzia, zoragarria. Laugarren kantua, No puedo evitarlo soul pilula dantzagarria da. Lauko binilo zati honekin egundoko guatekea piztu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.